// *********************** // Euskalbar - CHANGELOG // *********************** 3.9 bertsioa ================ - Firefox 4 bertsioan funtziona dezan egokitu da Euskalbar. (#103) - Mokoroaren helbidea aldatu dute -> konpondu dira botoi bidezko bilaketa eta bilaketa konbinatua. (#107) - Hasierako leihoa erakusten duen kodea aldatu da. (#108) - Euskalbarren botoia nabigazio-barrara eraman da, hiztegien barran leku gehiago edukitzeko. - Euskalbarrentzako ikono berria sortu da, Elementary ikono-multzoan eta Zaldieroa letra-tipoan oinarrituta. - Firefox menuaren euskarria gehitu da hiztegien menuarentzako. - Consumer Corpusaren botoiarekin zegoen arazo bat konpondu da. (#109) - Azal berri lehenetsia sortu da bilaketa konbinatuetarako. - Azal pertsonalizatuak sortzeko aukera kendu da. (#111) - Estatistiken leihoa nabigatzailearen fitxa batean erakusten da. (#113) 3.8 bertsioa ================ - Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa gehitu da. (#102) - Energia eta Telekomunikazioen hiztegiak gehitu dira. - Lexikoaren Behatokia eta Consumer Corpusak gehitu dira. - Hizkuntzei lotutako botoiak ezkutatu/erakutsi egin daitezke. - Azal berria gehitu da bilaketa konbinatuak egiteko: grisleun (thanks Gotzon Egia). 3.7 bertsioa ================ - Hiztegi Batua bilaketa konbinatuetan erabiltzean zegoen bug-a konpondu da. (#93) - Zehazki hiztegia integratu da. (#95) - Testu-kutxaren tamaina alda daiteke. (#62) - Akats konponketak. 3.6 bertsioa ================ - Orotariko Euskal Hiztegia integratu da. (#90) 3.5 bertsioa ================ - ItzuL posta-zerrendako mezuak Google bilatzailearen bidez kontsultatzen dira. (#85) - Bergarako hiztegia webgune berrian kontsultatzen da. (#85) - Denbora-mugararen hobespenerako zenbaki motako testu-kutxa erabiltzen da. (#63) - Labayru Hiztegia gehitu da. (#83) - Euskalbarren kode guztia JavaScript objektuetan bildu da, neurri batean izen-eremuekin egon daitezkeen arazoak ekiditeko. - Aldaketak hiztegien menuan: + Bizkaiko Foru Aldundiaren hiztegi terminologikoaren URLa konpondu da. + Osasun hiztegiaren URLa konpondu da. 3.4 bertsioa ================ - Goihata euskara-japoniera hiztegia gehitu da. (#82) - Ereduzko Prosa Gaur bere webgune berrian kontsultatzen da. (#81) - Japonierako lokalizazioa gehitu da. 3.3 bertsioa ================ - Open-tran bilaketa konbinatuetan integratu da. (#67) - Hiztegi Batua zuzendu da Euskaltzaindiaren webgune berriaren kontsultak erakutsi ahal izateko. (#78) 3.2 bertsioa ================ - Elhuyar Hiztegia helbide berrian kontsultatzen da. - Elhuyar En-Eu hiztegia kontsultatzeko aukera gehitu da. - Frantsesezko hiztegien aukerak gehitu dira (Euskalterm, Elhuyar). - Euskalterm latinez kontsultatzeko aukera gehitu da. (#68) - Interfazea frantsesera ere itzuli da. - Testu-koadroa hutsik dagoenean, mezu bat agertzen da testua sartu behar dela esanez. (#71) 3.1 bertsioa ================ - Azal pertsonalizatuak erabiltzeko aukera gehitu da. (#57) - Euskal Wikipedia gehitu zaio barrari. (#61) - Elebila euskarazko bilatzailea gehitu zaio barrari. (#56) - CorpEusen eta ZT Corpusean azentu markak, eƱeak eta dieresiak ematen zituzten arazoak konpondu dira. (#55) - Ereduzko prosa gaur proiektuko corpusa eta Klasikoen gordailua gehitu zaizkio barrari. (#54) - Bilaketa konbinatuetan Hiztegi Batuaren azpisarrerak kontsultatzeko aukera gehitu da. (#40) - Hiztegien menua erakutsi/ezkutatzeko hobespena hobespenen leihoan integratu da. (#49) - Testuinguru-menua erakutsi/ezkutatzeko hobespena sortu da. (#48) - Laster-teklak sortu dira. (#44) - Euskalterm-en bilaketak egitean, hitz baten hasiera kontsultatzen bada, hitz amaieran "*" komodina idatzi balitz bezala funtzionatzen du. (#60) - Estatistiken kudeaketa hobetu da. (#30) 3.0 bertsioa ================ - Bergara aldeko hiztegia kontsultagai dago. (#37) (#53) - CorpEus gehitu zaio barrari. (#42) (#46) - Kontsulta konbinatuetan azpisarreren kontsulta gaitzeko edo ezgaitzeko hobespena sortu da. (#41) - Kontsulta konbinatuetan Elhuyarren eta 3000ren azpisarrerak ere kontsultatzen dira. (#26) - Elhuyar hiztegia tarteko orrialderik erabili gabe kontsulta daiteke. (#36) - POST metodoa darabilten hiztegien atzipena hobetu da. (#32) - Kontsulta konbinatuetan hiztegi gehiago kontsulta daitezke. (#25) - Kontsulta konbinatuetan hiztegien jatorrizko webguneetara joateko esteka erantsi da. (#35) - Ongi etorri leihoa sortu da. (#29) - Intza proiektuko lokuzioak kontsultatzeko botoia gehitu zaio barrari. - Sinonimoen hiztegiak gehitu zaizkio barrari. - Barrako zenbait hiztegi erakutsi eta ezkutatzeko aukera sortu da. (#6) - Azalak sortu dira. (#14) - Estatistika lokalak sortu dira. (#4) - Estatistika lokalak ezabatzeko botoi bat gehitu zaio estatistiken leihoari (#23) - 3000ren azpisarrerak kontsultatzean zegoen arazoa konpondu da. (#18) - Elhuyarren azpisarrerak kontsultatzean azentu markekin zegoen arazoa konpondu da. (#13) - Open-Tran hiztegiak fitxak berrerabiltzeko zuen arazoa konpodu da. (#12) - Hizkuntza hautatzeko botoiaren itxura aldatu da. - Aukera berria: Shift eta Ktrl kontsultetarako denbora-muga aldatu egin daiteke. - Morris kontsultaren letra-tipoa aldatu egin da, gainerako kontsulten letra-tipo bera eduki dezan. - Hiztegien menuko hiztegiek fitxen hobespenak errespetatzen dituzte zabaltzean. (#16) - Aldaketak hiztegien menuan: + Eibarko euskeria gehitu da. + Bergara aldeko hiztegia gehitu da. + Poloniera - Euskara hiztegia gehitu da. + Japoniera - Euskara hiztegia gehitu da. + Drogen hiztegiaren helbidea aldatu da. (#33) + Kazetaritza hiztegia eta Laburzki ezabatu dira. + Informatika hiztegia ezabatu da. 2.2 bertsioa ================ - Elhuyar-reko hiztegi berrian bilaketak egiteko eguneraketa 2.1 bertsioa ================ - Abiaratzean ezarritako hiztegien akats bat zuzendu da (jatorrizko hizkuntza eu zenean). - Fitxak atzeko planoan zabaltzeko aukera gehitu da. - Aukeratutako testu baten gainean kontsultak egiteko aukera gehitu da Euskalbar osoa eskuin-klik batean eskuragarri izanik. (#8) - Eurovoc Thesaurusa kontsulta daiteke. (#7) - Open-tran.eu kontsulta daiteke, en-eu norabidean. (#10) - Aldaketak hiztegien menuan: + BFAren Hiztegi Terminologikoa gehitu da. + Eurovoc Tesaurusa gehitu da. + Open-tran.eu itzulpen datu-basea gehitu da. 1.95 bertsioa (2.0) ============= - Ingelesa gehitu da kontsultarako hizkuntza gisa. - Hizkuntza hautatzeko botoia aldatu da. - Hizkuntza aldatzearekin batera tresna-barrako hiztegiak moldatzen dira. - Hobespenen leihoa hedatu eta berrantolatu da: lehenetsitako hizkuntza ezar daiteke. - Morris hiztegia (en-eu) kontsulta daiteke. - Euskalterm hiztegia ingelesa jatorrizko hizkuntza izanik kontsulta daiteke (en-eu). - Hizkuntza gisa ingelesa aukeratuta badago, Shift + Enter teklak sakatzean Euskalterm eta Morris hiztegiak kontsultatuko dira. - Euskalterm hiztegian kontsultak egiteko botoia aldatu da. Orain, gainean klik eginda gai guztiak kontsultatuko dira; menutik gai bat aukeratuz gero, gai konkretu horren gaineko kontsultak burutuko dira. - Interfazea ingelesera itzuli da. - Hiztegien menutik Kirolen hiztegia ezabatu da, dagoeneko ez baita existitzen. - Hiztegien menuan `Etorkinentzako Debabarreneko industri ingurunearen hiztegia' gehitu da. - Laguntzako ikonoa (16x16) aldatu da intuitiboa izatearren (Tango! proiektutik hartuta)